Nortzuk gara

Nortzuk gara

Zerbitzu juridikoak eskaintzen dituen firma osatzen dugu. Gure jarduera legalak burutzeko profesionaltasuna, zintzotasuna eta zuzentasuna ditugu oinarri.

Gaitasun handiko profesionalez osatutako taldea gara eta guri egotzitako kasu bakoitzari konponibea bilatzeko erabateko ezagutza tekniko-juridikoa dugu. Zure arazoa gure egingo dugu eta soluzio egokiena aurkitzeko benetako bidelagunak izango gara.

Zure egoeraren xehetasunak entzun, zure beharrak ezagutu eta, hauei, metodo berritzaile batekin erantzungo diegu. Gure zerbitzua komunikazio errealitate berrietara egokitu dugu; horregatik, gure jardueran presentzia fisikoari tresna digitalak gehitu dizkiogu beti gertu izan gaitzazun.

Ez gara bulego digital bat. Zerbitzurik onena eskeintzeko gure bezeroen presentzia fisikoa sentitu nahi dugu, baina, zerbitzu hau harik eta hobeagoa egiteko baliabide digitalak ere erabiltzen ditugu. Kalitatezko zerbitzua ematen dugu, kostuak eutsiz eta garai berrien eta kontsumoaren ohitura berrien mailako jardunbide juridikoa eskainiz. Horregatik, gainerako sektoreetan gertatzen den bezala, teknologian eta kanal digital berrietan apostu egitea erabaki dugu.

EZAGUTU GAITZAZU

Zerk egiten gaitu desberdin

Arrazoizko tarifak

Beharrezkoak ez diren gastuak ez ditugu egiten, gure proiektuak modu ordenatuan kudeatzen ditugu, eta prozesu bakoitza eraginkortasun handiz administratzen dugu. Gastuak murrizten ditugu zuri prezio lehiakorragoak eskaini ahal izateko. Gure negozio-ereduak, gainera, zure beharren araberako tarifa-taulak erabiltzea uzten digu.

 
Zure egonlekua ez da arazoa

Gure firma bezeroarekiko harreman-eredu berrietara eta helburu komunak dituzten pertsonen arteko konfiantza ezartzeko era berrietara egokitzen da. Zerbitzu digitalak emateko ditugun formulei esker deslokalizazioan oinarritutako balore ekarpena bermatu dezakegu, izan ere, gure bulegoan distantzia geografikoa ez da arazoa.

 
Bezeroen zerbitzurako plataforma

Kasuen eta espedienteen kudeaketan gardentasunaren alde egiten dugu. Erabat segurua den Bezoroen Area propioa dugu. Zure kasuaren jarraipena benetako denboran egin ahal izango duzu eta sortutako dokumentazioa, bileren aktak eta zerbitzua emateari dagokien gainerako jarduerak eskura izan ahalko dituzu.

 
Ingurumenarekin arduratsuak

Gure bezeroei zerbitzu egokiagoa eskeintzen diegu baina, gainera, gure planeta hobeto zaintzen dugu. Bidaia gutxiago egiten dugu eta urrutitik lan egin dezakegu, gasolinan eta paperan gutxiago gastatuz. Datuak kudeatzeko gure sistemek karbono isurtzea neurri handi batean murriztea eta ingurumenarekin arduratsuagoak izatea ahalbidetzen digu.

 
Profesional kualifikatuak

Gure bulegoa trebakuntza haundiko profesionalek eta espezializazio eremu desberdinetan frogatutako esperientzia dugun abokatuok osatzen dugu. Gure zerbitzuak zuzentasun profesional osoarekin eta gai bakoitzaren gaineko ezagutza tekniko-juridiko haundienarekin eskaintzen ditugu. Bezeroei balore gehigarria ematea lortzen dugu bezeroen beharrak zein diren badakigulako.

 
Konpromiso sendoa

Gurekin lan egiteari buruz fede emateko iturri fidagarriena zu zeu zara. Zure helburuak bete ditzazun borrokatzen dugu eta zurekin batera gu ere profesional hobeak izatea bilatzen dugu. Zure iritziari garrantzia haundia ematen diogu eta, horregatik, zure sektorea, zure enpresa, zure beharrak eta zure helburuak zehatz-mehatz ezagutzeaz arduratzen gara. Ez dira hitz hutsak, hemen dioguna frogatzeko konpromisoa hartzen dugu. Horregatik, gure zerbitzuen egokitasuna neurtzeko, inkestak egiten dizkiegu gure bezeroei.

 

nola egiten dugu

consulta a tu abogado gratis

Zure egoera kontatuko diguzu

Zerbitzu bakoitzaren kontaktu-formularioen bitartez edo websitaren kontaktu orokorrean zure egoeraren berri emaiguzu. Zure eskaera jaso izanaren baieztapena jasoko duzu jarraian eta, 24 ordu baino gutxiagotan, Legalkiko aditu bat zurekin jarriko da harremanetan.

Elkar ezagutuko dugu

Lehenengo elkarrizketa telefonikoa eta gero guztiz doakoa den lehen bilera batera gonbidatuko zaitugu. Zure kasuari buruz xehetasunez eta lasaitasunez hitz egingo dugu zuregatik zer egin dezakegun zehazteko. Soluziobide ezberdinak aztertuko ditugu eta, zure gustukoak baldin bagara, finkatutako helburuak elkarrekin lortzeko bide egokiena zein den adostuko dugu.

Legalkin alta emango zaitugu

Gure kudeaketa-sisteman alta emango zaitugu. Bezeroen Arean sartzeko erabiltzaile eta pasahitza propioak izango dituzu. Lehen aldiz sartzen zarenean zure kasuaren oinarrizko informazioa eta zure lehenbiziko bileraren akta, helburuen dokumentua edo ekintza-plana ere jasota ikusiko dituzu. Hortik aurrera, gure jarduera osoa tresna honen bitartez jakinaraziko dizugu: dokumentazio berria, informazioaren eguneratzea, eta abar. Gardenak izango gara denbora guztian eta ez dugu ezer ezkutuan mantenduko.

Une oro mantenduko zaitugu informatua

Gure bezeroa beti informatuta nahi dugu izan. Legalkin konfiantza jartzen duten pertsona guztiek esperientzia egokia izatea funtsezkoa da guretzat. Gogor egingo dugu lan zuretzat eta denbora guztian izango duzu gure jardueren berri alderdi teknikoenak ahalik eta modu didaktikoenean azalduz. Garrantzitsuena finkatutako helburuak lortzea izan arren, gure lana noiz eta nola egiten dugun zuri ikusaraztea ere oinarrizkoa da gure sisteman. Elkarrekin egingo dugu bide osoa.  

0

Urtetako esperientzia pilatua

0

Bezero

0

Espezializazio-esparru

0

Irabazitako kasu

Gure Taldea Ezagutu

joseba salegi

Joseba Salegi

Bankuak

Nire lehentasuna: kontsumitzaileen eskubideak babestea azken urteetan burutu diren finantza-abusuen aurrean

rafael dueñas

Rafael Dueñas

Enpresak

Nire helburua: enpresa esparruko arriskuak saihestea egungo momentuak eskatzen dituen goi mailako ezagutzen bidetik                  

manuel soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

Zorroztasuna eta profesionaltasuna etxebizitza, familia eta zigor arloko legezko aholkularitzan 

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN